|
Proiektuari buruz
AENEAS proiektu europar berria da, eta Energia
Inteligentea - Europa (IEE dira ingelesezko siglak) programaren
eremuan sartzen da. Attaining Energy-Efficient Mobility in an Ageing
Society-ren ingelesezko akronimoa da. [“Energia modu efizientean
erabiltzen duen mugikortasunerantz, zahartzen ari den gizarte batean”].
Proiektuak erreferente izan nahi du, ez gehiago ez gutxiago, adineko
jendearen hiri-mugikortasunarekin lotutako nazioarteko
proiektuentzat.
“Adineko pertsonak eta mugikortasuna” orrialdean aipatzen den bezala,
aldaketa demografiko ikaragarriei eman behar die aurre Europak.
“Kotxearen belaunaldia” zahartzen ari den bezala, gero eta gehiago
dira, ekologiaren ikuspegitik jasangarriak diren hiri-garraiobideak
erabili ordez, ibilgailu pribatua erabiltzen duten adineko pertsonak
(50 urtetik gorakoak) eta horrek ondorio larriak ditu du
eraginkortasun energetikoan.
AENEASek zaharren mugikortasunaren alorreko Europako eragile
nagusiak elkarrengana hurreratuko dituenez, garraio jasangarriaren
erakargarritasuna areagotu eta adinekoen portaerak aldatzen
lagunduko du energiaren ikuspuntutik efizienteak diren garraiobideak
erabiltzearen alde. Proiektuan bi jarduera nagusi aurreikusten dira:
-
Europako hirien arteko hartu-emanak zahartzen
ari den gizartean energiaren erabilera efizientea egiten duen
mugikortasuna sustatzeko praktika egokien inguruan. Hartu-emanak
“praktika egokien elkartrukerako sarearen” bidez gauzatuko dira;
50 hiri eta erakundek parte hartuko dute eta
prestakuntza-tailerrak eta praktikan jartzeari buruzko
eskuliburuak izango dira tresnak.
-
Neurri zehatzak hartzea mugikortasunaren
gestioaren, prestakuntzaren, kontzientziazioaren eta
komunikazioaren alorretan, Europako bost hiritako adineko
pertsonek energiaren ikuspegitik eraginkorrak diren
mugikortasun-sistemak erabiltzeko aukera izan dezaten eta
erabiltzera anima daitezen.
AENEASen eremuan, Donostia, Kraków, Munich, Odense
eta Salzburg hiriek eta beren gobernu-erakundeek helburu hauek lortu
nahi dituzte:
-
Energiaren erabilera efizientea egiten duen
hiri-mugikortasunak planteatzen dituen erronkez jabearaztea
parte hartzen duten hiri europarretako gizarteari.
-
Arazo horiei irtenbidea emateko eragile nagusiek
kontzeptu ez-teknologiko egokiak erabil ditzaten ahalbidetzea.
-
Energia modu efizientean erabiltzeko
joan-etorrietarako dauden aukerak (oinez, garraio publikoz,
bizikleta pribatuz nahiz publikoz edo kotxea partekatuz)
ezagutzera ematea, eta, norbere kotxearen ordez, beste horiek
erabiltze sustatzea.
-
Adineko pertsonak heztea garraiobide
jasangarriak beren beharren eta aukeren arabera erabiltzeko.
-
Energiaren ikuspegitik jasangarriak diren
garraiobideen erakargarritasuna eta segurtasuna hobetzea, eskala
txikiko esku-hartze berritzaileen bidez.
|