|
Donostiari buruz
 |
| Donostia |
Europan
den hiririk ederrenetako bat da. Badia txiki batean da, itsasoaren
urdina eta inguruko mendixken berdetasuna nahasten diren tokian.
XIX. mendearen bigarren erdian Espainiako gorteak errege-erreginen
hondartza aukeratzeak asko markatu zuen hiriaren hazkundea. Hala,
arkitektura aldetik kalitate handiko eraikinak eta gune publikoak
egin ziren, eta Parisen kutsu handikoa eman zioten Donostiari.
Iberiar penintsularen iparraldean dago, Bizkaiko Golkoaren (Gaskoniaren)
ertzean, Frantziako mugatik 20 km baino gertuago. 184.000 biztanle
ditu, nahiz eta bere inguruan 400.000 biltzen diren.
Zerbitzuak, turismoa eta inguruetako herrietan diren lantegiak dira
Donostiako ekonomiaren muina.
Garraio politika
Badira ia hogei urte Donostia sendo jokatzen ari dela hirian izaten
diren joan-etorriak oinez, bizikletaz edo garraio publikoan egin
daitezen. Oinez eta bizikletan ibiltzea garraio modutzat jotzeak
motorrik gabeko garraio sare bat egitea ekarri du, joan-etorri klase
horiei indar handiagoa emateko.
Era berean, garraio publikoarentzako gordetako bide-sarea ere lehen
baino handiagoa da. Donostiak du autobus bidaiaritako indizerik
handietako bat pertsona eta urteko: 150 inguru.
Pertsona zaharrak eta
mugikortasuna
Plan bat dugu kaleen eta udal eraikinen irisgarritasuna egokitzeko.
Garraio publiko bertikalaren plan bat ere ari gara abian jartzen,
komunikabide hobeak izan daitezen hiriko behe aldearen eta goi
aldeen artean, goi aldeetan bizi baita hiriko bizilagunen erdia.
Mugikortasuneko
Zuzendaritza
Udalaren departamentu honen eginkizuna motorrez nahiz motorrik
gabeko mugikortasunarekin lotuta dagoen guztia planifikatu eta
gestionatzea da: oinezkoak, bizikleta zaleak, bideak, semaforoak,
aparkalekuak (kalekoak nahiz lurpekoak) eta abar.
AENEASen egiten
duguna
Proiektu honetan dugun eginkizuna da tokiko
koordinazioaz arduratzea eta hiru jardun ildoak bultzatzea, hau da,
oinezko joan-etorriak sustatzea, pertsona zaharren eta garraio
publikoa, eta pertsona zaharren bide segurtasuna hobetzea.
Further information and
contact
The city
website
Andres Martinez
Andres_Martinez@donostia.org
Maarten van Bemmelen
mvbemmelen@telefonica.net
Tel: +34 971 613714
|