|
Donostia - AENEAS Neurria
1
Adineko pertsonen artean oinezko mugikortasuna
sustatu
Irudian click
egin haunditzeko.
|
 |
Talde bat
berotzeko ariketak egiten
|
 |
Donostia
ibilkatzeko mapa
|
 |
| Ibilbide
batean parte hartu zuten talde baten argazkia |
Testuingurua
Betidanik, Donostiako hiritarrak, paseatzera joan ohi dira. Oso
ariketa ospetsua dela esan dezakegu eta normalean hiritarrek
aukeratutako eskualdeak, berberak izaten dira. Dudarik gabe,
Donostia, paseatzeko hiri egokia da eta gehien egindako ibilbideak,
Urumea ibaia eta Kontxako pasealekua dira. Honako neurria, AENAS-en
eskutik eramandakoen artean, onarpen eta emaitza hoberenetarikoak
izan ditu.
Hala dela eta, zenbait helburu lortu egin dira. Alde batetik,
paseatzera joateko ohiturarik ez duten adineko pertsonak, astean
behin ibiltzera joaten ohitu egin direla dirudi eta, beste aldetik,
ibilbide eta txoko berriak ezagutzeko bide eman zaie. Era berean,
adineko pertsonek elkartzeko eta ondo pasatzeko aukera bikaina da.
AENEAS-en eskutik Donostia ibilkatzen
Donostiako udalak kirol ariketa sustatzeko adineko pertsonen artean,
20 ibilbide antolatu ditu. Ibilbide hauek antolatzeko, norabide
ezberdinak sortarazi egin dira, bide arruntak alde batera utziz.
Hala dela eta, “Club Vasco de Camping”elkarteak, laguntza eskeini du
ekimen hau aurrera egin dezan. Beraz, epaile batek, taldearekin bat
joan ohi da talde guztia batera mantentzeko eta sortzen den edozein
arazo konpontzeko.
Esan dugunez, 20 ibilaldi aurrera eraman dira, konkretuki, 60
partaide elkartu dira ibilbide bakoitzean. 85 urte goranzko jendea
parte hartzen ari da eta giro ederra nabarmena dela esan dezakegu.
Nahiz eta adineko pertsona batzuk programa guztian zehar parte hartu,
beti jende berria aurki dezakegu ibilbide bakoitzean. Gipuzkoako
beste herrialdeko adineko pertsona batzuk ere aurkitzen ari gara
ibilbide hauetan, Eibartarrak adibidez (Donostitik, 55 km- tara).
Hauek, garraio publikoa erabiltzen dute Donostira hurbiltzeko eta
ibilbide hauetaz gozatzeko. Programa hau, azken hilabete hauetan
aurrera eraman da, normalean hilabete bakoitzeko lehen eta azkenengo
ostiraletan burutzen da baina, Ekainak 25- ean azkenengo ibilaldiari
emango diogu bukaera.
Ikaskizunak
Neurri honetan parte hartu duten adineko pertsonek, orokorrean,
ohitura onak dituzte mugikortasun jasangarriari dagokionez. Hori
dela eta, ez dira aldaketa nabarmenik eman haien ohitureekiko.
Bestalde, partaideen adinari dagokionez, gehienak erretiratutako 65
urte baino gehiagoko jendea da. Beraz, ez zaigu erraza egin, 50-60
urteko jende artean ibilaldi honen giro ona zabaltzea.
Aipatu dugun bezala, mugikortasun jasangarriarekiko, oso jarrera eta
arima positiboa somatzen da. Nabaritzen da, beraz, Kotxe
partikularraren erabilpena ez dela egokiena hirian zehar mugitzeko.
Garraio publikoa eta oinez joatea, berriz, modu gomendagarritzat
hartzen dute adineko pertsonek.
Txirrindari dagokionez, ez da oso sustatuta dagoen garraioa, adineko
pertsonek ez bait dute gehiegi erabiltzen. Gizonen kasuan,
asteburuetan praktikatutako kirol-ekintza gisa aukeratzen dute.
|