AENEAS logo
 EN | DE | PL | DK | ES | EU | FR
- A B C +
DONOSTIA KRAKOVIA MUNICH ODENSE SALZBURGO





 

Donostia - AENEAS Neurria 3
Bide-segurtasuna adineko pertsonen artean
 

Irudian click egin haunditzeko
 
Tailerra hasteko aurkezpen laburra
 
Ondoren, taldeetan banatuta
 

Testuingurua

Nahiz eta gustokoa ez izan, urteak pasatzen dira guztiontzat, beraz, aurrera egin behar diogu eta geure ahalbideaz ohartu behar gara, askotan, arduragabe bihurtzen baitkara kale edo errepideetan zehar ibiltzen garenean.

Udaltzaingoak zabaldutako informazioaren arabera, portzentai altuegia ikus dezakegu adineko pertsonen istripuei dagokionez. Beraz, kontutan izan behar dute, jasaten duten benetako arriskua. Adineko pertsonak ez dira ibiltzen urte batzuk bezain bizkor, eta ez dute entzuteko edo ikusteko ahalmen bera. Horrez gain, kotxeen jokabidea aldatu egiten da urteekin eta arriskua, nabaria da geure errepideetan gaur egun. Hala dela eta, heziketa zehaztua eskeintzen da geure adineko pertsonentzat, haien arriskua murrizteko Donostiko kale eta errepideetan.


Bide-segurtasuna kaleetatik ibiltzen garenean

Donostiako udala, hogei heziketa tailer ezberdinak antolatu ditu RACVN-ren eskutik. Tailer hauen azken helburua, adineko pertsonen jokabidea aztertzea da, haien arriskua errepideetan murriztu ahal izateko eta era berean, haien mugikortasuna errazagoa eta atseginagoa bihurtzeko. Tailer hauek aurrera eraman ditzagun, RACVN-ek, behar dugun materiala eta laguntza teknikoa eskeintzen digu.

Normalean, hitzaldi laburra batekin hasten dira saioak, AENEAS proiektoa eta beste hiri partaideen aurkezpena egiten da. Ondoren, mugikortasunari buruzko azalpen orokorrak eta azken urte hauetako eboluzioa azaltzen da. Lehen aurkezpen hau bukatu bezain laister, arrisku egoera irudikatzen dituzten zenbait kasu praktikoak erakusten dira Donostiako leku ezagun ezberdinetan. Era honetan, adineko pertsonak taldeetan banaturik, ondorio eta ebazpen batekin egiten dira.
Azkenik, talde bakoitzak, guztien aurrean azalduko ditu ateratako ondorio eta azken ebazpena, partaide guztiak uler eta ikas dezaten azaldutako kasu bakoitzetaz.

Orokorrean, oso jarduera positibo eta giro ona nabaritzen da, eztabaida eta galdera oso interesanteei bide ematen bait diote. Batzuetan, zenbait galderei ezin diogu erantzunik eman, geure eskuetan ez baitago erantzun konkreturik ematea.


Ikaskizunak

Enkesten bidez, adineko pertsonenen mugikortasun ohituren joera eta aldatzeko helburu edo asmoa ikus dezakegu baina, aldaketa intentzioa ez da oso nabarmendua. Normalean, gizonak izaten dira Kotxea erablitzen dutenak. Baina, haien jarrera errepideetan positiboa dela esan behar dugu. Errespetuz erantzuten dute trafiko legeei dagokionez, lehentasuna emanez bai txirrindulari edo oinezkoei.

Zenbait kasu konkretuetan, adineko pertsonek, beraien buruengan konfidantza adierazten dute beldurrarik ez dutelako edo arriskurik somatzen ez dutelako kaleetan zehar ibiltzerakoan. Kotxe gidarien jarrera ez dute zalantzan jartzen eta zirlulazio legeak errespetazen dituztela baieztatzen dute adineko pertsonek. Batzuetan, zebrabidetik ez dutela errepideak zeharkatzen egiaztatu egiten dute baina jokabide egokiena ez dela jakinarazten saiatzen gara. Berehala ulertzen dutela dirudi eta haien jarrera aldatzeko asmoa nabaritzen da.

Kasu bazuetan, partaideek gertatu zaien gertaldi bat kontatzen hasten dira eta zaila egiten da aztertu nahi ditugun gaietan zentratzea.

Web gune honen edukia ardura egileena da soilik. Ez dator bat, derrigorrez, Europar Batasunaren iritziekin. Europako Komisioak ez du liburuxka honetako informazioaren erabileratik erator daitezkeen ondorioen ardurarik hartzen.