|
AENEAS Sarea
Saio elkarreragilea AENEASen barruko
lehen prestakuntza lantegian, Krakovian.
|
Sareko ateak zabalik izango dituzte
estatuko eta eskualdeetako kideek, bai eta udal-administrazio eta
garraio publikoko operadoreek ere. Erakundeek ere har dezakete
parte, hala nola ikerkuntza-institutuek eta herri-ekimenek.
Sareko jardueren barruan, AENEASek bost prestakuntza-lantegi
aurkeztu ditu. Lantegi horiek garraioaren plangintza egiten duten
teknikariei eta hiri barneko garraioan adinekoekin zuzenean lan
egiten duten beste profesionalei begira antolatu ditu. Lantegi
horiek Europako hirien artean ezagutzak trukatzea ahalbidetuko dute.
Informazioa trukatzeko interes handia piztea espero du AENEASek.
Egin zaitez sareko kide eta hasi esperientziak
partekatzen! Ez da ezer ordaindu behar AENEAS Sareko
kide izateko. Komunitate informal honetako kide izateak abantaila
hauek ekarriko dizkizu:
-
Prestakuntza-lantegietan eta trukerako jardueretan
parte hartu ahal izango duzu: bost lantegi, amaierako hitzaldi bat
eta hainbat bisita egongo dira.
-
Lantegi berrietan izena emateari buruzko
informazioaren berri inork baino lehen izango duzu.
-
ENEASen kontaktuen datu-basera sarbidea izango
duzu.
-
Hiri eta garraio publikoko operadoreetan,
prestakuntza-lantegietara joateko egindako bidaia-gastuen zati bat
bueltatzeko eskatzeko aukera izango duzu.
AENEAS Sareko kide izateko,
sarean sartzeko inprimakia (110-Kbyte MS Word) bete behar da.
Garrantzitsua da erabiltzailearen beharren berri izatea, AENEASen
barruan egiten diren trukerako jarduerak antolatu ahal izateko. Ahal
bada, gustatuko litzaiguke Adineko Pertsonen Mugikortasunaren
eremuan egindako proiektu baten jardunbide egokien deskribapena
jasotzea. AENEAS Sareko kideek proiektuko
prestakuntza-lantegietan parte hartzeko aukera izango dute. Hauek
dira programaturiko lantegiak:
Eman izena lantegian (110-Kbyte MS Word) eta izan AENEAS Sareko
partaide. |