AENEAS logo
 EN | DE | PL | DK | ES | EU | FR
- A B C +
DONOSTIA KRAKOVIA MUNICH ODENSE SALZBURGO





 

Adina eta mugikortasuna

Garraio publikoko bidaiarientzako prestakuntza Salzburgen.

Datozen hamarkadetan, Europak hainbat erronkari egin beharko dio aurre; esaterako, gizartea zahartzen joateak dakarrenari. Arreta handirik erakartzen ez badu ere, aldaketa demografiko horrek sekulako eraginak ditu mugikortasun-ereduetan. Autoaren belaunaldia atzean gelditzen ari den arren, ahalegin handia egin behar da adineko pertsonak etxeko autotik atera eta energia aldetik eraginkorragoak diren garraiobide iraunkorretara eramateko. Horren barnean sartzen dira oinez ibiltzea, bizikletaz joatea eta garraio publikoa erabiltzea, bai eta hainbat ideia berritzaile ere; esaterako, autoa partekatzea edota bizikleta publikoak erabiltzea.

AENEASek hirugarren adineko bidaiari multimodalaren kontzeptuarekin jarraitzen du. Horrelako bidaiariek garraiobide guztiak erabiltzen dituzte, beharren arabera. Horri esker, etxeko autoa erabiltzen duenean baino autonomia eta malgutasun handiagoa lortzen du adinekoak. Adinekoentzat zaila izan daiteke autoa gidatzea, eta batzuetan, baita ezinezkoa ere; horregatik, beste irtenbide interesgarri batzuk bilatu eta erabili behar izaten dituzte. AENEASek mugitzeko gaitasuna eta adorea ematen duen proiektutzat du bere burua eta adinean aurrera doazenei zuzentzen zaie, nahiz eta 50 edo 100 urte izan.

Garraiobide iraunkorrak erabiltzeak hainbat onura dakartza, hala nola auto-ilarak gutxitzen dira herri eta hirietan, kaleak seguruagoak dira eta airearen kalitatea ere hobetu egiten da. Era berean, autonomia ematen die pertsonei eta sasoi betean jartzen ere laguntzen die, oinez edo bizikletaz ibiltzea osasungarriagoa baita auto-ilara bat dela-eta eserita egotea baino. Hala ere, helburu hori lortzeko, berariazko hainbat alderdi aztertu behar dira adineko pertsonen beharrak ase ahal izateko. Hauek dira adierazitako alderdi horiek:

  • finantzaketa

  • osasuna

  • gizartea (esaterako, belaunaldien arteko bizikidetza sustatzea eta gazteagoen belaunaldiak adinekoen arazoez ohartzea)

  • segurtasuna

Azkenik, garrantzitsua da, halaber, nagusiak konbentzitzea etxeko autoa alde batera utzi eta beste garraiobide batzuk erabiltzeko. Izan ere, osasungarriagoa da, eta gainera, dirua aurrezten laguntzen du.

Adinekoen mugikortasunari loturiko gaiei buruzko informazio gehiago AENEASko bazkideen webgune hauetan aurki daiteke:

Web gune honen edukia ardura egileena da soilik. Ez dator bat, derrigorrez, Europar Batasunaren iritziekin. Europako Komisioak ez du liburuxka honetako informazioaren erabileratik erator daitezkeen ondorioen ardurarik hartzen.