|
Munichi buruz
 |
| Munich |
Bavaria Estatu libreko hiriburua da Munich,
eta Alemania hegoaldeko metropoli nagusia. 2,5 milioi biztanle
inguru bizi dira Municheko metropoli-arean: % 50 hirian eta beste %
50 inguruetan. Municheko eta inguruetako biztanleria etengabe ari da
hazten, lan- eta hezkuntza-aukeren bila Municheko eskualde oparora
joaten diren immigranteen eraginez. Horrenbestez, hiria gazte
samarra da –biztanleen % 23 bakarrik dira 60 urtetik gorakoak–, eta
ehuneko hori ez da askorik aldatuko hurrengo urteetan.
Munichi buruzko lehen dokumentua 1158. urtean idatzi
zen, Isar ibaia zeharkatzeko zubi bat eraiki zenean. Municheko
erdialde historikoa Bigarren Mundu Gerra ostean eraiki zen. Erdialde
hori helmuga turistikotzat hartzen da, erosketak egiteko aukera
handiak eta azokak ospe handia ematen baitiote Munichi. 2007an, 4,5
milioi turistak baino gehiagok pasatu zuten gaua Munichen, eta beste
hainbestek edo gehiagok egun bateko bisitak egin zituzten. Egunik
ospetsuena Oktoberfest da, urtean behin bi aste irauten duen
jaialdia.
Garraioaren
egoera Munichen 1,25 milioi biztanle bizi dira, eta
egunero 300.000 biztanle lekualdatzen dira lanera joateko. Gainera,
urtean 4 milioi bisitari inguru izaten ditu. Bestalde, garraio-areak
384 km koadro hartzen ditu. Hori guztia kontuan izanda, Munichen
mugikortasun ezin hobea bermatzea erronka bat da.
Munichek hiri-garapenerako estrategia bat dauka,
Perspektiba Munich izenekoa, eta bi helburu ditu:
-
Mugikortasuna hobetzea eta hiriaren
erakargarritasuna areagotzea, ekonomia-jardueretarako.
-
Lurraldea eta energia gutxiago erabiltzea, eta
emisioak murriztea.
Munichen asmoa da garraio publikoaren sarea
zabaltzea eta hobetzea, trafiko itoa arintzea, park&ride sistema
areagotzea, bidegorrien sarea zabaltzea, eta zirkulazioaren eta
aparkamenduen kontrola sendotzea.
Municheko zirkulazio-planak moduzko banaketa egokitu
nahi du, garraiobide iraunkorrenen alde: oinez, bizikleta eta
garraio publikoa.
Municheko Garraio Konpainia (MVG) Alemaniako
garraioaren bigarren udal konpainia da. Milioi batek baino gehiagok
erabiltzen dute metroa, autobusa eta tranbia egunero. Municheko
garraio publikoaren sistema oso garatua da, eta energia aldetik
eraginkorra; autobus-sareak 435 km-ko luzera du, metro-sareak 86 km-koa,
eta tranbia-sareak 71 km-koa. Garraio publikoaren sistema zabaltzeko,
etorkizunera begiratu duen garraio-politika bat izan du Munichek;
izan ere, berehala onartu du hiri handi batek ondo funtzionatzeko
garraio-sistema eraginkorra behar duela. Beraz, ia etxe guztiek dute
tren- edo autobus-geltoki bat 400 metroren barruan.
Bestalde, Munichen oso ohikoa da bizikletaz ibiltzea.
Municheko Bizikleta Sareaz (1.400 km) eta 45.000 bike&ride
instalazioez gain, hiriak hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie
txirrindulariei: `Call a bike´, Municheko mapa digitalean ibilbideak
sortzeko programa bat, eta bizikleta-sareko mapak.
Adinekoen
mugikortasuna Munichen
Zenbait eragilek zerbitzu bereziak eskaintzen
dituzte adineko pertsonen mugikortasunerako:
-
MVV (Municheko Garraio eta Tarifa Elkartea)-
prezio berezia egiten zaie adineko pertsonei, eta tarifa horien
marketina egiten da publikazioetan eta azoketan. Oztoporik gabe
bidaia elektronikoki antola daiteke, eta ordutegien berri ere jaso
daiteke telefonotik.
-
Green City e.V.- Bizikletaz ibiltzeko
adinekoentzako ikastaroak. 2006ko udaz geroztik, Municheko zenbait
auzotan bizikletaz ibiltzeko ikastaroak antolatzen dira; batez
ere, adinekoei zuzenduta. Ikastaro horien bidez, adinekoak berriro
ere egunero bizikletaz ibiltzen gozatzea lortu nahi da. Gainera,
zirkulazioko egoera larrietan aurre egiten eta bizikleta
alternatiboei buruzko aurreiritziak gainditzen ikasten dute.
-
Verkehrswacht e.V.- Bide-segurtasunari buruzko
eskola.
-
Polizia- Bide-segurtasunari buruzko informazioa
eta gizarte-bilerak.
Jarduerak AENEASen
Garraio iraunkorrari buruzko marketin zuzena adineko
hiritarrentzat.
Ereduzko proiektuan, 10.000 adinekok gutun bat jasoko dute
Municheko mugikortasunari buruzko informazioa eta adinekoentzat
interesekoak izan daitezkeen zerbitzuei buruzko informazioa
emateko.
Bidaiari, gailu elektronikoei eta energia aldetik
eraginkorra den garraioari buruzko informazioa.
Prestakuntza-ikastaro berezi bat diseinatuko da adineko pertsonek
bidaiei buruzko informazioa interneten, sakelakoan, txarteldegi
automatikoan eta energia aldetik eraginkorra den bidaiarekin (garraio
publikoa, auto partekatua, bizikleta publikoa, bidaia-plana
bizikletaz internetetik) lotutako beste gailu elektroniko batzuetan
kontsultatzen ikasteko. Ikastaro horien bidez, adineko pertsonek
bidaia-aukerei buruzko ahalik eta informazio gehien izatea nahi da.
Horrela, bidaia bat antolatzen ikasiko dute, eta langilerik gabeko
gailu elektronikoekin dituzten oztopoak gainditzen hasiko dira.
Mugikortasunari buruzko prestakuntza adineko
pertsonentzat
Prestakuntza-programa sakon bat prestatuko da, eta oinezkoen,
txirrindularien eta garraio publikoaren mugikortasuna landuko dute,
modu teorikoan eta praktikoan. Modu seguruan eta energia aldetik
modu eraginkorrean bidaiatzen erakutsiko zaie adinekoei, talde
txikietan jarrita.
Informazio gehiago lortzeko
eta gurekin harremanetan jartzeko:
Green City e.V.
www.greencity.de
Posta elektronikoa:
andreas.schuster@greencity.de
Tel: (49-89) 8906-6833
Landeshauptstadt München, Kreisverwaltungsreferat
(City of Munich, Department of Public Order)
www.muenchen.de
Posta elektronikoa:
johanna.balthesen@muenchen.de
Tel: (49-89) 2332-2442
MVG (Munich Transport Organisation)
www.swm.de
Posta elektronikoa: paul.florian@swm.de
Tel: (49-89) 2191-2450
|
|

|