|
Odenseri buruz
 |
| Odense
|
Odense Danimarkako hirugarren hiririk handiena da. 187.000 biztanle
ditu, eta horietako 22.000 60 urtetik gorakoak dira. Odense, gainera,
Danimarkako Hego Eskualdeko hiririk handiena eta Fiona uharteko
hiriburua da.
Odense oso hiri zaharra da, eta Burdin Aroan eta Bikingoen garaian
du jatorria. Bi pertsonaia ospetsu jaio ziren bertan: Hans Christian
Andersen ipuin-idazle entzutetsua eta Carl Nielsen konpositorea.
Odensen, garrantzi berezia dute kulturak, negozioek, ikasle-bizitza
sutsuak eta hainbat parke eta eremu berdek. Horiek guztiek oso giro
polita ematen diote hiriari.
Odensek oso kontuan hartzen du bizikleta. 1999tik 2002ra, bizikleten
hiri nazionala izan zen, eta gogor jarraitzen du lanean
txirrindularitza bultzatzeko eta hirian giro atsegina, osasuntsua
eta iraunkorra sortzeko.
Garraioaren egoera
Odensen Odensen ia bidegorri-sare oso bat dago, 550
km baino gehiagokoa, eta ehunka abiadura-murriztaile daude. Beraz,
adin guztietan oinez eta bizikletaz ibiltzeko azpiegitura paregabea
dauka.
1995etik aurrera, lekualdaketa txikienak egiteko
gero eta gehiago erabiltzen da bizikleta, eta autoa, gero eta
gutxiago. Lekualdaketa handiak egiteko, berriz, bizikletaren zein
autoaren erabilera areagotu egin da. Hala ere, autoz bidaia
luzeagoak egiten dira bizikletaz baino, eta autoa da nagusi
udalerrian egindako bidaien kilometro kopurua kontuan hartzen bada.
Garraio publikoa, bestalde, gero eta gutxiago erabiltzen da, bai
bidaia luzeetarako, bai motzetarako.
2006an, bizikletaz egin ziren bidaien % 24
udalerrian egin zen, eta erdiguneetan bidaien % 50 egin zen. Garraio
publikoa eta autoa % 6 eta % 47 erabili ziren, hurrenez hurren,
udalerrian lekualdatzeko.
Odenseko garraioaren egoera
etorkizunean
 |
| Aparkatzeko
lau aldeak |
Odenseko Zirkulazio eta Mugikortasunerako Plana harrera pubikoan
egon zen 2008ko abendutik 2009ko otsailera. 2020ra begira garraioak
nolakoa izan behar duen iradokitzen du planak. Planaren asmoa da
bizikletaz egiten diren bidaiak % 35 areagotzea, garraio publikoan
egiten direnak % 33 haztea, eta autoz egingo diren bidaiak % 16
murriztea. Zirkulazio eta mugikortasunerako planaren ondorio gisa,
bide nagusi batzuk itxi egingo dira, baita Thomas B. Thriges Gade
bidea ere, egunero 35.000 ibilgailu ibiltzen badira ere.
 |
| Ingurabideak |
Gainera, hiriko erdigunea lau
zirkulazio-eremutan banatuko da, eta ezingo da eremu batetik bestera
gidatu. Horren ordez, gidariek saihesbidea erabili beharko dute. Zenbait aparkamendu-zerbitzu ezarriko dira ibilbidean zehar. Azkenik,
abiadura-muga murriztuko da: 40 km/h aparkamenduko ibilbidean, eta
30 km/h ezartzea aurreikusten da aparkamenduko ibilbidearen barneko
bizitegi-eremuetan.
Bi planoetan, lau zirkulazio-eremuak eta aparkamenduko
ibilbidea eta saihesbidea ikus daitezke, hurrenez hurren (lerro
gorriak saihesbidea adierazten du, eta lerro horiak, aparkamenduko
ibilbidea).
Adinekoen
mugikortasuna Odensen
 |
|
Paseo atsegingarri bat bizikletaz Odensen |
2007an, Odensek adineko pertsonekin eta
mugikortasunarekin zerikusia zuten bi politika hartu zituen. 2007ko
otsailean, Odenseko udalak Adineko Pertsonen Bizimodurako beste
politika bat hartu zuen. Praktikan, beste politika horrek honakoa
adierazi nahi du, besteak beste:
-
Odensek lehentasuna emango die bizikleten eta
oinezkoen loturei, bai eta inguruaren eta eremu berdeen
kalitateari ere.
-
Adineko pertsona ahulek eta urritasunak
dituztenek eremu publiko, plaza eta kaleetan arazorik gabe
ibiltzea bermatuko du.
-
Bidegorriak eta oinezkoen bideak seguruak izango
dira eta eguneko 24 ordutan ondo argiztatuta egongo direla
bermatuko du.
Osasun-politikak kontuan hartzen du adineko
pertsonen mugikortasuna, honako alderdi jakin hauetan:
-
Fisikoki aktiboak diren hiritarren kopuruak hazi
egin behar du.
-
Guztiek izan behar dute ariketa fisikoa egiteko
aukera, adina eta ahalmen fisikoa kontuan izan gabe.
-
Hiritarrei buruzko erabaki onuragarriak hartzeko
desioak eta erantzukizunak areagotu behar dute.
Osasunari buruzko eragin negatiboak saihestu egin
behar dira, eta ingurumena zaintzeko ardura hartu behar da.
Gainera, Odensen, zerbitzuko autobusak 65 urtetik
gorakoentzat dira. Zerbitzuko autobusek 5 ibilbide egiten dituzte
herrian, eta ordutegia ondo antolatuta daukate, bidaiariak
autobusera sartu-irtena egiteko denbora ere kontuan hartzen baita.
Hala ere, zerbitzuak segurtasunari garrantzi handiagoa ematen dio
ibilbidearen denborari baino, eta gidariek arreta handia ematen
diete bidaiariei, beste autobus batzuekin konparatuta.
Odenseko jarduerak
AENEASen Odensen egiten diren AENEASko hiru jardueren
bidez, adinekoak eguneroko bizimoduan oinez gehiago egitera eta
bizikletaz gehiago ibiltzera bultzatu nahi ditugu.
Gainera, jarduerak adineko pertsonekin eta herriko zenbait elkarte
eta erakunderekin eramango dira aurrera.
1. jarduera – Oinez egiteko kanpaina.
Lehenengo jarduerak oinez egitearen abantailak azalduko ditu.
Adineko pertsonak oinez egitera animatzeko eta osasun publikoa
bultzatzeko, adinekoak ardatz hartuko dituen kanpaina bat abiatuko
da 2009ko irailetik 2010era. Kanpaina horren barnean, irteera bat
antolatuko da adinekoentzat, kausa on baterako dirua biltzeko eta
adinekoei eguneroko bizimoduan oinez egiteko aukerei eta oinez
egiteak dituen abantailei buruzko informazioa emateko. Halaber,
kanpainak eta irteerak ibiltarien elkarteen eta adineko pertsonen
arteko lotura gisa funtzionatzea nahi dute.
2. jarduera – Mugikortasuna hirigunean.
Jarduera honen helburua oinezkoen mugikortasuna motibatzea eta
bultzatzea da. Horretarako, hiriko auzoetan oinezkoen bi ibilbide
jarri behar dira adinekoentzat. Jarduera hau erabilerraztasun
planarekin lotu behar da; izan ere, Odense plan horretan dabil
lanean 2009aren hasieratik.
3. jarduera – Gidatutako bizikleta-itzulia.
Jarduera honen bidez, txirrindularitza bultzatu nahi da adineko
pertsonen artean. Horretarako, gutxienez, gidatutako 15 itzuli
antolatuko dira, 200 bat pertsonentzat. Sei txirrindulari-kapitain
aukeratu, eta entrenatu egingo dira, adineko txirrindulariei lagundu
ahal izateko. Bizikleta-itzuliek zenbait gai izango dituzte;
esaterako, segurtasuna, ariketa fisikoa eta bizikletaren mantenua,
ahalik eta pertsona gehienengana iristeko. Zazpi itzuli egingo dira
2009ko apiriletik irailera, eta zortzi, 2010eko apiriletik irailera.
Informazio gehiago lortzeko
eta gurekin harremanetan jartzeko:
Informazio gehiago lortzeko, sartu
www.odense.dk web-orrian edo
jarri harremanetan Kultura eta Hiri Garapenerako Departamentuarekin,
Nřrregade 36-38, 5100 Odense C, Danimarka. |
|

|