|
Salzburgori buruz
 |
| Salzburgo |
Salzburgo Austriako laugarren hiri nagusia da
(150.000 biztanle), eta Salzburgoko Estatu Federaleko hiriburua.
Salzburgoko alde zaharra, arkitektura barroko pintoreskoari esker,
Alpeen iparraldetik hobekien zaindutako erdigune historikoetako bat
da, eta 1997an Gizateriaren Ondare izendatu zuten. Wolfgang Amadeus
Mozart da Salzburgoko semerik ospetsuena. Hugo von Hofmannsthalque
poeta austriar handiak (Max Reinhardt eta Richard Straussekin batera
Salzburgoko Jaialdia sortu zuenak) zera esan zuen: “Salzburgo
Europako bihotzaren bihotza da. Iparraldearen eta Hegoaldearen
erdibidean dago, Suitzaren eta herri eslaviarren artean”. Kokapen
geografikoari esker, zirkulazio-lotune garrantzitsua da.
Garraio
publikoaren egoera Salzburgon Salzburgon trolebusen
sistema modernoa dago (StadtBus): zortzi linea eta 158,4 km luze den
sarea. Gainera, baditu diesel autobusen zenbait linea eta hiru
lineako metroa ere. Ia erdigune historiko osoa oinezkoen eremua da,
eta hiria oinez ikustera gonbidatzen du. Salzburgok, horrez gain,
Austriako bizikleta-sare hoberenetako bat du hirian.
Adinekoen
mugikortasuna Salzburgon
StadtBus eta ZGB proiektu batean murgildu ziren
2003an. Proiektu hori garraio publikoan ibiltzen diren adineko
bidaiariei zuzendutakoa da, eta ordutik hona hainbat jarduera egin
dituzte:
-
Mugikortasunaren eguna -
Bidaia-ikastaroak, adineko bidaiarientzat -
Prestakuntza: gidariak, inspektoreak,
telefono-informazioko agenteak -
Autobuseko mugikortasun seguruari buruzko liburuxka -
Mapa eta ordutegi handiagoak interneten -
Adinekoentzat ezarritako tarifei buruzko informazioa -
Kafeak erretiratuen elkarte eta etxeetan -
Informazio-standak -
Aurkezpenak biltzarretan -
Hobekuntzak ibilgailuetan -
Marketin- eta promozio-jarduerak
Salzburgoko
jarduerak AENEAS proiektuan
Informazio gehiago lortzeko
eta gurekin harremanetan jartzeko
ZGB Zentrum für Generationen & Barrierefreiheit
(Centro para las Generaciones y la Accesibilidad)
Reichenhallerstrasse 6, A-5020 Salzburg
Web-orria: www.zgb.at
Posta elektronikoa: susanne.schinagl@zgb.at
Salzburg AG für Energie, Verkehr und Telekommunikation
Plainstrasse 70, A-5020 Salzburg
Web-orria: www.stadtbus.at
Posta elektronikoa: angelika.gasteiner@salzburg-ag.at
|